“Urduliz, konektatu zure ingurunearekin”

DATA: Igandea, 2024ko apirilak 28.

ORDUA: 10:00etatik 12:00etara eta 12:00etatik 14:00etara (bi txanda)

IBILBIDEA ETA BERE EZAUGARRIAK: Oinezko ibilbidea Urdulizetik, bere xarma naturalak ezagutzeko eta naturarekin konektatzeko. Gainera, luzatze-saio bat izango dugu toki zoragarri batean. Ibilbidea edonork egin dezake, aldapa eta mendi-bideren batekin.

ZAILTASUNA: erraza.

IRAUPENA: 2 ordu.

HASIERA PUNTUA: Urdulizko Kultur Etxea

GARRANTZITSUA: jardueraren eskaera handia eta ibilbide bakoitzeko plaza kopuruaren muga direla eta, hau aurreinskripzio emaila baino ez da. 2024ko apirilaren 15etik 23ra bitartean egin diren eskaera guztiak jaso ondoren, mezu elektroniko bat jasoko duzu apirilaren 24an, ibilbidean parte hartuko duzun edo itxaron-zerrendan geratuko zaren jakinarazteko (gure mezua aurkitzen ez baduzu, egiaztatu spam-erretilua. Izena eman duzuen pertsona guztiek jasoko duzue mezu elektroniko bat, plaza izan edo ez).  Zozketa bat egingo da eta lehentasuna izango dute Urdulizen erroldatutakoek, bai eta bertako 2021, 2022 eta 2023ko Txiri-Txiri dibulgazio ibilbideetan inoiz parte hartu ez dutenek. Eskerrik asko ulertzeagatik.