“Urduliz eta bere inguruko magia”
DATA: Igandea, 2023ko ekainak 18.
ORDUA: 10:00etatik 14:00etara.
IBILBIDEA ETA BERE EZAUGARRIAK: Urdulizetik Butroeko Gaztelura oinez, aldapak dituzten bideetatik bai eta mendi bideetatik ere. Gaztelura heldutakoan, gidatutako heziketa fisikoko saio bat egin eta berriro buelta Urdulizera.
ZAILTASUNA: ertain-zaila.
IRAUPENA: 4 ordu
HASIERA PUNTUA: Urdulizko Kultur Etxea
GARRANTZITSUA: ekainaren 14an mezu elektroniko bat jasoko duzu parte-hartzea baieztatzeko (gure mezua aurkitzen ez baduzu, egiaztatu spam-erretilua, izena eman duzuen pertsona guztiek jasoko duzue posta).