«Auzolana»

Haurtzaroko basoa berrezkuratzeko lanak egiteko auzolana. Nagusiekin haurrak etortzen badira, hauek, bertako ingurumen tailerretan geratzeko aukera izango dute.  11:45ak aldera hamaiketakoa izango da bertan.

Tailerrera joaten diren haurren ardura duten helduek auzolanean parte hartu behar dute.

GARRANTZITSUA:

MATERIALA: norberak izatekotan, jarduerara berezko materiala eraman, hala nola segurtasun-eskularruak, aitzurra edo inausteko guraizeak. Halakorik izan ezean, jardueran bertan emango da.

ARROPA ETA OINETAKOAK: praka luzeak eta oinetako eroso eta seguruak eramatea gomendatzen da (ez eraman sandalia edo antzekorik). Euria egingo balu, zira eramatea komeni da. Eremu horretan ez dago iturririk, eta, beraz, ura eramatea komeni da.

DATA: 2024ko maiatzak 19, igandea.

ORDUA:

  • 1. TXANDA: 10:00etatik 12:00etara.
  • 2. TXANDA: 12:00etatik 14:00etara.
  • 3. TXANDA: 10:00etatik 14:00etara.

LEKUA: jarduera hasteko orduan, adierazitako lekuan geratuko gara (zirkulu horia).

EKINTZAREN IRAUPENA: edo 4 ordu (aukeratukoaren arabera).

BAIEZTAPENA: maiatzaren 15ean mezu elektroniko bat jasoko duzu parte har dezakezula baieztatzeko (gure posta aurkitzen ez baduzu, egiaztatu spam-erretilua. Izena eman duzuen pertsona guztiek mezu bat jasoko duzue).