“Urduliz, gure ingurunea zainduz”
DATA: Igandea, 2024ko ekainak 2.
ORDUA: 10:00etatik 14:00etara (txanda bakarra)
IBILBIDEA ETA BERE EZAUGARRIAK: Urduliztik eta Santa Marina ingurutik oinezko ibilbidea egingo dugu. Bidean zehar, ingurua garbituko dugu, bildutako hondakin motak aztertuko ditugu eta horrek guztiak naturan sortzen duen inpaktuaz eta balizko konponbideez hitz egingo dugu.
ZAILTASUNA: ertaina
IRAUPENA: 4 ordu.
HASIERA PUNTUA: Urdulizko Kultur Etxea
GARRANTZITSUA: jardueraren eskaera handia eta ibilbide bakoitzeko plaza kopuruaren muga direla eta, hau aurreinskripzio emaila baino ez da. 2024ko maiatzaren 20tik 28ra bitartean egin diren eskaera guztiak jaso ondoren, mezu elektroniko bat jasoko duzu maiatzaren 29an, ibilbidean parte hartuko duzun edo itxaron-zerrendan geratuko zaren jakinarazteko (gure mezua aurkitzen ez baduzu, egiaztatu spam-erretilua. Izena eman duzuen pertsona guztiek jasoko duzue mezu elektroniko bat, plaza izan edo ez). Zozketa bat egingo da eta lehentasuna izango dute Urdulizen erroldatutakoek, bai eta bertako 2021, 2022 eta 2023ko Txiri-Txiri dibulgazio ibilbideetan inoiz parte hartu ez dutenek. Eskerrik asko ulertzeagatik.