“Urduliz ezkutua”

DATA: Igandea, 2024ko azaroak 10.

ORDUA: 10:00etatik 12:00etara eta 12:00etatik 14:00etara (bi txanda)

IBILBIDEA ETA BERE EZAUGARRIAK: Oinez Urdulizen barrena, denboraren poderioz desagertu den eta Koldo Somokueto historialariarekin batera berriro biziko dugun gure herriaren zati bat ezagutzeko.

ZAILTASUNA: erraza

IRAUPENA: 2 ordu.

HASIERA PUNTUA: Urdulizko Eliza

GARRANTZITSUA: jardueraren eskaera handia eta ibilbide bakoitzeko plaza kopuruaren muga direla eta, hau aurreinskripzio emaila baino ez da. 2024ko urriaren 28tik azaroaren 5era bitartean egin diren eskaera guztiak jaso ondoren, mezu elektroniko bat jasoko duzu azaroaren 6an, ibilbidean parte hartuko duzun edo itxaron-zerrendan geratuko zaren jakinarazteko (gure mezua aurkitzen ez baduzu, egiaztatu spam-erretilua. Izena eman duzuen pertsona guztiek jasoko duzue mezu elektroniko bat, plaza izan edo ez).  Zozketa bat egingo da eta lehentasuna izango dute Urdulizen erroldatutakoek, bai eta bertako 2021, 2022 eta 2023ko Txiri-Txiri dibulgazio ibilbideetan inoiz parte hartu ez dutenek. Eskerrik asko ulertzeagatik.