«Auzolana eta Haurrentzako tailerra»

Bi taldetan banatutako jarduera: helduek eta 14 urtetik gorakoek basoa garbitzeko eta zaintzeko lanak egingo dituzte, eta haurrek, berriz, hainbat ingurumen-jolas zuzenez gozatuko dute. 11:45ak aldera hamaiketakoa izango da bertan.

Tailerrera joaten diren haurren ardura duten helduek auzolanean parte hartu behar dute.

GARRANTZITSUA:

MATERIALA: norberak izatekotan, jarduerara berezko materiala eraman, hala nola segurtasun-eskularruak, aitzurra edo inausteko guraizeak. Halakorik izan ezean, jardueran bertan emango da.

ARROPA ETA OINETAKOAK: praka luzeak eta oinetako eroso eta seguruak eramatea gomendatzen da (ez eraman sandalia edo antzekorik). Euria egingo balu, zira eramatea komeni da. Eremu horretan ez dago iturririk, eta, beraz, ura eramatea komeni da.

DATA: 2024ko maiatzak 19, igandea.

ORDUA:

  • TXANDA: 10:00etatik 12:00etara.
  • TXANDA: 12:00etatik 14:00etara.

LEKUA: jarduera hasteko orduan, adierazitako lekuan geratuko gara (zirkulu horia).

EKINTZAREN IRAUPENA: 2 ordu.

BAIEZTAPENA: maiatzaren 15ean mezu elektroniko bat jasoko duzu parte har dezakezula baieztatzeko (gure posta aurkitzen ez baduzu, egiaztatu spam-erretilua. Izena eman duzuen pertsona guztiek mezu bat jasoko duzue).